Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
MAITEMIN-XIRIA ALA NOLA UR-TANTOA
(1949)
OMEN BAT BIOTZEZ
(1955)
MAITA LEGEA, NOLA?
(1959)
GARIZUMAN, GOGARTEZ
Jose Agerre , 1955
Austerrez isten zaide barrua benetan,
Estuki lazten zaizkit gogaiak muņetan,
Autsa dela gizona oartzen denetan.
—Oroi zaite, gizona, autsa zarela ta
Biurtuko alaber il ondoan baita-,
Lege unen auslerik izanen ez beita.
Ikaraz aditzen dut epai au garratza,
Iduriz une batez leertu balitza
Bizi geran arteko amets gozo-biltza.
—Autsa leendik aiz, izanen aiz autsa—.
Autsa dugu zatartzat, oroen ezetsa:
Orra ba, gauz politen jale tzar ta sitsa.
Autsa purtziltzat dugu, bizian mendrena:
Ori bada gizona aintoan geiena,
Damu da jakitea zertaz den egina.
Auxatzen dugu beti etsai zakarra lez,
Aren aurka ari gera iarduki ta nekez,
Alkarrekin biziko sekulan etsaiez
Jaunari seta gaixtoa ez dugu atxikitzen
Gizairak gaituelakotz ain larriz urritzen,
Errua du sekulak gu ola bizitzen.
Irazan-doai ederra, Jaunaren da doaia,
Urtzin asmoa baita betiere garaia;
Dadin sor ala suntsi, onets zogun naia.
Opagaia beigera gizakiak ere,
Abarramek egina egin bear baitare,
Soin ta gogoa gabe utzi bagindure.
Trotxa baita urria nola dugun soina,
Ordeiaz eman digu gogo bat gorena,
Onekin ardiesteko Arek itz-emana.
© Jose Agerre