A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

MAITEMIN-XIRIA ALA NOLA UR-TANTOA
      (1949)

OMEN BAT BIOTZEZ
      (1955)

GARIZUMAN, GOGARTEZ
      (1955)

  literaturaren zubitegia  

 

MAITA LEGEA, NOLA?

        Jose Agerre , 1959

 

 

Inun bizi zirela, elkar-berezirik,

Gizakume ta ema, beinola aurkiturik,

Lotu ziren bat-batez xit maitemindurik.

 

Maite-zurriz ez zen a, naiz zun azalarik;

Maita-adina bear da ondu-zoriturik.

Orra ba, kasu artan ba zen olakorik?

 

Xirrinta guri batek eragabeturik,

Olde zindok ajetzen damuz da gerraurik:

Ola ez uste denik maite legezkorik.

 

Maiteminetan sarri izan da agiturik;

Sua gar egin dela dui-dui oarturik;

Unek ere maitasun ez du manerarik.

 

Solas funtsa non ez den, ez bila maiterik;

Gogoan bear da bake, soņan ez kutsorik.

Olaxen maitariak dira zirtolarik.

 

Legez-maite ta sua ez nas inolarik,

Garretan errerikan are gutiagorik;

Sugeldoz dirau suak xukunki bildurik.

 

Aintzirako narea ar zazute idurik

Edota gau bateko, zoar dagolarik...

Orren antzapidetan alegin bederik.

 

© Jose Agerre    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko