Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAUEKO ORDU ZEHAZGABE HONETAN
(1990)
NONDIK ZENTOZTEN, LAGUNAK?
(1990)
KRISEILU NEKATU HONEN ARGIAK
(1990)
KUNKUNAK PRINTZE EZ DIREN GARAI HAUETAN
Javier Rojo Cobos , 1990
Kunkunak printze ez diren garai hauetan
errekek
ura eroateko bakarrik balio dute.
Hauen murmurioak ez dira honez gero
printzesa atxilotu baten negar hotsak
ezta mirailaren aurrean
gauza guztien irudiekin
orrazten den lamiaren kantua ere.
Haien uretan ez daude ehortzirik
hitz magikoak direla medio
sekretu guztiak gordetzen dituzten kutxak
behialako gudu batean hil zirenen arimak.
Garai argiak hauek!
Hala ere, batzutan
latsara hurbiltzen gara
soinu garbian agian
oihartzunen bat entzuteko esperantzarekin.
© Javier Rojo Cobos