ZAILLA DA GIZON IZATEA
Martin Iturbe , 1973
Zailla zaigu,
lurrean bizi garenoi,
«gizon» izatea;
zailla bait-da
beti zutika,
goruntz begiraka irautea.
Zailla da
aize-erasoen zigorpera
makurtu gabe,
eguzki-argiari
begi zabalez begiratzea.
zailla, bai, «gizon» izatea;
zailla da,
oraingo illunpea
gerokoaren itxaropenean
tinkatuta biziaz,
suz piztutako zuzia
maitasun-argiz urtu dedineraino
orduoro bizirik
gordetzea.
Zailla, bai, guztiz zailla,
malko-lorez zipriztindutako
lorategia
itxaropen-lorezko
zugaitz biurtzea.
Nork dezake, nork,
biotz naigabetu illunetik
argi-abesti pozgarria
mingaineratu?
Nork biotzean esitu
ler-zori eriotzkorra,
IZEN AUNDIA
itz zakarrez
biraotu gabe?
Nork,
malkoz gaiņezkatutako
edontzi garratza
irentsi bakarrean xurgatu?
Zailla,
bein berriro,
buztinki onek
maiteder-arantz lilluragarrietatik
ongiaren lore apaiņa
sortu dezan...
Zazpi griņaen zaldi txarrak
saltalari bait-ditugu
odolean,
lizunkeri eta kutizien
esnagarri,
okerraren eta gezurraren
zigorrez
eztenkatuak.
Zailla da «gizon» izatea.
zailla da...
Eta «gizon» izan behar!!!
Beharrezko,
—biotza zatikatu arren—
barne zizkuak
ongi miatzea,
okerraren lokatza
izpiz izpi baztertzeko,
illunpez kutsatu gabe
argitik argira
jo ahal dezagun;
argiaren agintea
illunpeari
nagusitu daikion.
Zailla da «gizon» izatea...
Beharrezko «gizon» izatea...
Ederra «gizon» izatea...
Okerrezko aizez
gurutzetutako
gogo-arnasak
beza osasun
nai edo ez-ko gurutze ortan,
gurutze eroslean...
Egunero «GIZON» izan beharrak
dakarren gurutzean.
© Martin Iturbe