KATXOK BETIRI SANTSI
Joanes Etxeto , 1819
Frantzian zer den gertatu:
Mundu guzia tristatu,
Zeren miseria zaikun arribatu;
Ez da behar lotsatu,
Behar da kasatu,
Okasione guziez kuraie hartu.
Aberatser galdatu,
Heier gomendatu,
Lehenik ontsa mintzatu,
Polikiņo lausengatu.
Eman nahi ez badute xehakatu;
Orduan behar tuzte mandarikatu.
Orai eta lehen ere
Lanak ziren orduan ere,
Orai beno hobeki ginen halere;
Aurten ez gitazke,
Eskapa hil gabe,
Gure erresurtsa guziak juan dire.
Halere kuraie,
Hil heharrik ere;
Lehen Enperadore,
Orai Luis errege,
Jende xehearentzat bardintsu dire,
Sekulan ez gitazke penarik gabe.
Leheneko denboretan,
Bonaparten eskuetan,
Mundu guzia bizi ginen penetan;
Gabaz ala egunaz,
Tenor' guzietan,
Haren anbizionia beti armetan.
Hura hilez geroz
Ez da gerlarikan.
Betiri Sants grado handitan,
Montaturik bot'esproinetan;
Borthaz borta dabila zela bridetan,
Errege Frantzian sartuz geroztikan.
Betiri Santsen zaldia,
Bidean joaile handia,
Lekaiotzat duelarik miseria;
Borta guzietan,
Balu zaldaria
Zaldi bat egin laite pare gabia;
Bainan orotan du
Beti ezeria,
Zaldi txar lepo mehia,
Nagusia iduria,
Kitazak, kita, Frantziako bidia,
Eta igor urte bat, aurten baino hobia.
Lau bertsu eman ditut,
Hunekilan bortz baditut,
Hau emaitearekin finitzen ditut;
Hau behar duzuie
Ontsa konprenitu:
Betiri Sants nola dugun ohoratu:
Galtza txarrak ditu,
Guti errespetu;
Behar dugu desohoratu,
Kargutikan ateratu,
Atabal soinuz Frantziatik kasatu,
Hemen bazter guziak aseak baititu.
© Joanes Etxeto