A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ZAILLA DA GIZON IZATEA
      (1973)

ITXAROPENA
      (1973)

ZERBAITEN BILLA
      (1974)

  literaturaren zubitegia  

 

KEZKATI

        Martin Iturbe , 1974

 

 

Kezka berri batez larriturik

jeikitzen naiz

egunsenti bakoitzean!

Kezkaren kezkaz,

kezka bera ere,

KEZKA

biurtzen zait.

Beti egunsenti

nere kezka-baratzan!

Eguerdiko argiaren

pozik gabe,

illunabarraren

atzaparretara

murgiltzen nau

kezka bakoitzaren

indarrak.

Goizegi ote nabil

beranduago

jeikiko dan

eguzkiaren billa?

Edota,

gauaren biotzetik

illunaren amari

argiaren umea

eske ari ote?

Neronek billatu beharko

erantzunaren

argi-izpiari

bidea egingo dion

zirrizkua...

 

© Martin Iturbe    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko