Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
LETRA HANDIRIK GABE
(1980)
UNEZ BATEZ
(1980)
ZERK EZ ZEKIAT BAINAN
(1980)
BILUZIZKO SASOIRIK
Martin Tejeria , 1980
biluzizko sasoirik
ezagutu ere gabe
apenas ginen gu
haur
eta haur ginenik ere
apenas genekien
zindotasunik ere ez zen
biluzizko mutil izatera
aillegatzen ez ginen garai berri
eta udaberri sutsu
hurbil haitan
denbora ere errondan
iraupen balantzan
gau eta egunen dantzan
ibili ondoren
eta harria hondarretan
aleturik
geratu zenerako
mutil jazkerak ziren
nolabait gizondu
eta narotu
orduan ere
ez genuen kasik
biluzizko gaitasunik ezagutu
bainan batazbesteko
pauso laburrak
eta hainbeste
jokabide egoki
eta desegokien ondotik
eskerrak
zalantza urratuenak ere
koloka zeudena
© Martin Tejeria