A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

KATXOK BETIRI SANTSI
      (1819)

 

MONTEVIDEORA HELTZEAN GALDU IZAN ZEN UNTZIA

        Joanes Etxeto , 1842

 

 

Mila zortziehun eta berrogoita bigarrena,

Uztail hilabetea hamaseigarren eguna;

Bertsu berri xarmegarriok eman izan nintuena,

Sujet bat errenkontraturik, zitakeien ederrena.

 

Sujet ederra dela ez da guzia egia,

Inposible litakezu horren disimulatzia;

Berri horrek harrituren tu Espainia eta Frantzia,

Horrenbertze pasaiarekin galdu izan den untzia.

 

Untzi horrek haste-hastetik, Baionatik partitzetik

Zernahi sofritu izan du pena guzien partetik,

Urrun beti plazeretik Montevideorat heltzetik.

Nigarrez eta heiagoraz, partitu dira mundutik.

 

Ikusi zituztenean Montevideoko leihorrak

Hek zituzten munduko plazer guzien hundarrak,

Handik goiti deihadarrak marraskak eta nigarrak,

Ehun mila fritz egin ditu itsasoaren indarrak.

 

Senar eta emaztea bere haurrekilan

Gerlan ari 'zan dira herioarekilan,

Azkenean ito dira oro elgarrekilan:

Itsasoaren kolerak ereman tu berekilan.

 

Berrehun eta hogoi eta hamabi presuna

Memento batez ito dira, hauxe da bihotz-mina!

Zerurat egiten zuten bihotzez oihu samina

Otoizten zituztelarik Jainko eta Birjina.

 

Untzi hartako pasaier gehienen gidaria,

Badakit nungo seme zen pasaierketaria;

Ofizio trixtea zuen arras ene idurian,

Bere pasaier guziekin, zeruan dago agian!

 

Ofizio txarra dute pasaierketariak,

Heldu diren urtiak baino juan direnak hobiak;

Letra letraren gainean igorri behar dira;

Frantzian lurrik duenik, ez dadin hunat abia.

 

Deusik ez da gizona ez gizonari jakinak,

Guziak bentzutzen ditu Jainko Jaunaren dohainak;

Han ito dira gizonak igerika zakitenak,

Bertze batzu eskapatu batere ez zakitenak.

 

Untzi hartako kapitainaz mintzatzen da jendia,

Nik ez dezaket konprendi zoinek dioten egia;

Ez da erremediorik engoitik, hek juan dira,

Afera hortaz auzitara nehor ez daite abia.

 

Hok ziren heiendako azken oren trixtiak,

Beren haurrer ait' amak besarka jarriak,

Altxatzen zituztelarik Jainkoari begiak:

Miserableak ito dira, heiek e'in tuzte indiak!

 

Hamabigarren bertsuari orai noa hastera,

Sujeta frango bazen bainan presatzen niz finitzera;

Montevideora jin nintzen kantu hauien emaitera,

Oxala hel banindadin Baionara kantatzera!

 

© Joanes Etxeto    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko