A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

FLASHA ESATEN DIOGU GUK

        Miren Zabala , 1999

 

 

Festa.

Gure giroa:

kale bakarreko ghetto nazionala.

Bisaia ezagun bat, bi, hiru...

             lau, bost, sei...

 

Berba atsegin barreiatuak,

egun handiaren bezperako

atmosfera berotu honetan-

Tabernetan proposamen isilak,

interesdunak zein interesgabeak.

Hiria handia da oso,

eta neoi gehiago eskeintzen dizkigu,

baina guk aski dugu ehun metrorekin.

Paris de la Franceko abangoardistek ere,

multzo txikiak maite zituzten.

Guk poesia Kutxileriako bizi-pozean dugu.

Bisaia ezagun bat, bi, hiru...

             lau, bost, sei...

 

Bisaia ezagunek aurkeztu zaituzte,

hitz barik.

Eskenatokian rola egokitua duzu jadanik.

Burutazio gehiagoren ezean,

betetzeari ekin diozu: nirekin.

Bisaia ezagun bat, bi, hiru...

             lau,bost,sei...

 

Ni ohituta nago

taldeko pailazoekin.

Zure eztenkada zekenak

irrifarrez onartu ditut.

(Gehiegizko konfidantza,

krudeltasunaren arerio)

 

Tipo xelebrea, aizu.

Xelebreetan xelebrea.

Adituen ustetan,

nerabezaro berantiarrak eraginiko

orbita aurre-sexualean gehitu zaitut.

FLASHA esaten diogu guk.

 

Bisaia ezagunak, nonahi.

 

© Miren Zabala    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko