A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EGUN TRISTEAK ETORTZEAN
      (1975)

NI NAIZ
      (1975)

LUR NINTZEN, LURTUZ NOA
      (1975)

  literaturaren zubitegia  

 

MAITASUNAREN SUTEGIA

        Mikel Arregi , 1988

 

 

Goizuetatik behera

gindoazenerako

 

maitasunaren sutegiko

sutondoan

bildurik neduzkan

begirada oharkabeen ezpalak

keinu kilikatzaileren batek

su eman ziezaien.

 

Lainoek beren langa

ideki ordurako,

haize euritsua,

kolpatzailea itsua,

gure gorputz nagituak

astintzen hasia zen,

ikutu bakoitzean,

loxintxa bakoitzean,

gure haragi geldoa

freskotasunez kilikatuz.

 

Goizuetatik behera

Arano parean

gindoazenerako,

dena prest zegoen,

baina...

 

Keinu jostalari bat

falta zen,

lotsak gorritutako

begirada txingartu bat,

arruntkeria ziztatzaile bat,

ausartkeria korriente bat,

sentimentu ezpalduek

su har zezaten.

 

Halako batean,

lotsa zarratatu,

hitzak erantzi

eta bilutsik

utzi nituen

zigarroaren ketik

zintzilik,

herabe ez zitezen,

eta suari

haize emanez

bertso zaharra

kantatu nuen:

 

«Txingi! Txanga! Sutegiko

mailuaren hotsa,

ola-zaharreko neskatxak

ezkontzeko poza».

 

© Mikel Arregi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko