BESTERIK EZ
Ramon Saizarbitoria , 1969
Oroitzen al zera?
Guk ez genekien deusere
eta zoriontsu ginen;
gure gorputz gazteen atrakzioa
eta maitasunaren beroa besterik
ez genuen sentitzen.
Deusere ez genekien
eta eguzkiak ere,
deus ere etzekiela,
St. Nicolas'eko dorre txatoa
soratzen zuen...
Aizeak, ikuitzen ere ez ginduzten,
notiziak ekarri eta eramaten
zituen. Guk deusere ez genekiena.
Harriak botatzen genituen
errekara. Akordatzen?
Gero, Shomberg'eko mendialdea
itzaltzen zenean,
sakelak kantatzen hastian,
maitasuna egiten genuen...
© Ramon Saizarbitoria