POEMA ESZEPTIKOAK
Ramon Saizarbitoria , 1969
6
halako batean
eguzkiak
hodeiak apurtu
eta zerua argitu zuen
eta
arbolak ferdez jantzi
zituen
nik ere
eta
plaiera zuriak
jantzi nituen.
Ispillu aurrean
irripar zabal bat
ensaiatu nuen...
Halako batean,
eguzkiak eta nik
dena,
den-dena, aldatu genuen.
© Ramon Saizarbitoria