Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ZENBAT OLATU
(1982)
BESOAK HEGAN
(1982)
SENTIMENDU DUTENEN ESKU ESKE
(1982)
POEMARIK EZTIENEAN
Iņaki Zabaleta , 1982
Altzak ere ba du bihotzik
Ilargiak besarkatzen daki bakarrik...
Gezur balitez!
Bularrean etsipenaren taupada
gazia amildu zait, gogorki.
Baina poemarik unkigarriena
aletu nahi dizut, apalena.
Metafora argitsu baten bila nabil.
Amodioaz. Zutaz.
Nondira poesiarako hitzak?
Non dira maiteminduentzako izar kutxak?
Ai! Koloretako hitzak banitza!
Nire izar kutxan esperantza bizi baledi!
IIusioaren hauts labur bat bederen.
Baina bertsorik ederrena
eskeini nahi dizut, xumeena.
Itsasoak sakonki ezagutzen zaituela
Zeruak ferekatu nahi zaituela
Lurrak zure ondoan etzan nahi duela
... esanen nizuke
nire poemarik
eztienean.
Maitea.
Altzak ere ba du bihotzik
Ilargiak besarkatzen daki bakarrik...
Gezur balitez!
© Iņaki Zabaleta