A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

JUSTIZIA ETA EGIA INORK EZ NAHI LURREAN

        Jose de Vera, Ezkerra , 1858

 

 

Behin betan justizia eta egia

Agertu ziran baltsan, lagun argia,

      Bai ungia,

Ihestu zitzaizkoten denetan haurrak,

      Etsi haurrak,

Hortzak irrikan jarri nausi bihurrak.

 

Agertu ere ziran ungi biltzeko,

Zituzten itxurekin, ehun sistako

      Eta ostiko.

Egia biluzirik oinetik buru,

      Bere inguru

Justizia gordina ilun bepuru.

 

Ez zioten aterik inon ideki,

Nahiz zuten egiten otoitz beroki

      Inor ez uki!

Nora jo ez zakiten, ez zuten surik,

      Ez aterberik.

Ote zan gaizkiago amen umerik?

 

Gizon gaxo batzuen egiak kaustu

Noiz ere unatua baitzan gelditu,

      Hark zuen hartu.

Dena ere zan gizon arras murritza

      Ja ezin mintza,

Udetan ihintza bezain herio hitsa.

 

Justiziak ez kaustu inor hoberik,

Lurreko ezkin denak xekien jorik

      Loak utzirik,

Juandu zan azkenean bere etxerat

      Adiunderat (Tribunalerat),

Angotz egina zala adirazterat.

 

Egin zuen sartzea letrak eskuan

Bere izena larri paper buruan,

      Tinta hautuan,

Juez jakinek zuten galdez unatu,

      Itzulikatu,

Ondoan bere nausi ez nahikatu.

 

Letrek bezala hitzek erakustean

Nor zan sortu nahia hekin artean

      Denek batean,

Sudurraren gainerat etsiz atea,

      Gakoz betea,

Sarjentuaz egorri handik juatea.

 

Ez zuten inolare haren tokirik,

Zuhurtziak ere ez nahi hurbilatzerik,

      Argi berririk,

Joan bear izatu zan beraz zerurat,

      Behar tokirat!

Etsituz etortzea inoiz lurrerat.

 

© Jose de Vera, Ezkerra    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko