...........?
Gabirel Manterola , 1921
Txoritxo politak
ugari dakustaz
kayola barruan
espetxetuta.
Gaiztakerien bat
egin ete dabe?
zuzendasunarren
dagoz lotuta?
Ez; baña otzanak
izan diralako,
gizonen eskura
etorri dira,
ta, gizon ankerrak,
on izatearren
beste barik sartu
dauz espetxera.
Arrano gaiztoak
lapur eraileak
egazka goyetan
barriz dakustaz;
gaiztakeri baltzez
bizitza eunduta,
zer dala-ta azkerik
oro dabiltzaz?
Erpe zorrotzak dauz
burua zaintzeko,
eztautso gizonak
esku-ezartzen,
gaiztoak badaki
ba, sarri askotan
gizonen eskua
erpez urratzen.
Augaitik otzana
sarri dakuskezu
gizonen artean
zigorpetuta,
eta gaizkin baltza
erpak agirian
gizon zuzena lez
aintzat artuta.
Txoritxo gaxoa
estuntzapean ta,
arrano gaiztoa
azke axetan,
begiak zabalik
daukozanak sarri
ikusiko dituz
ludi onetan.
© Gabirel Manterola