OYANEKO ITURRIA
Gabirel Manterola , 1921
Odoldiari mosu emonaz
agertuten dan iturritxoak
oyanean;
bere txokotik urten daneko
txori-agurrak pozarren dantzuz
ostopean.
Axe bigunak esku legunaz
arpegitxoan iguzten dautso
aizkide lez;
ta ur garden, garbi yayoparriak
bere esker ona dautso agertzen
irribarrez.
Zear-mearka bildur-ikaraz
ibili dabil ezautzeztaben
bidetxoan;
eta zertxobait nekau bailitzan
geldituten da bidean daurkin
txokotxoan.
Baņa arpegia txoko ertzera
agertu dau ta bean ibai bat
ikusirik,
zer ete dagon yakinguriaz
amildegitik doa ikotika
geldi barik.
Zerbait izukor urreratu da
ibaira baņa, gaxoa alako
uste barik,
ta, ara ur loyak barruan dauzan
ibai zikiņaz non gelditzen dan
bat egiņik.
Irudi ontan zenbat ta zenbat
euskotar gaste geinkez ikusi
antzeztuta;
Au bai tamala..! Oyanetako
ur garden leuna, loi dan uragaz
alkartuta...!
© Gabirel Manterola