A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

BERRIRO ERDIBITUKO DUT MUNDUA

        Daniel Garbizu , 1980

 

 

Berriro erdibituko dut mundua

etxeko edozein zokotan aurkitutako

irekigailu arruntarekin

eroriko den lehen zatiari erasotako elefanteak

unibersoaren bazterren batetan gordetzera saiatuko dira

eta tribuek jakinen dute barkatzen

kondairaren zorabioa

zure oroimenaren bisilu sutsuen artean

zati minomotan agurtzen dute

ezer argituko ez duen

ilargi beltza

hodei zoroek beren burua izkutatu nahi dute

ozeanoan

eta azpian hondoan

lokatz zurrunbiloek

munduen txokea prestatzen dutelarik

 

© Daniel Garbizu    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko