A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
AHETZEKO ANDEREA anonimoa , XV. mendea
Ahetzeko anderea Urrütian korpützez, Hor dizü bere bürüa Kanpoan da bihotzez.
Nor dü bere maitea Nahi nüke egia. Jinkoak nahi badü Hiltzea üken dü.
Gure jaun Ürrütia kexüan beti zira. Erradazü zertako ni ez nüzü kanpoko.
Hürrun zite niganik Ez dit zure beharrik, Bazoaza kanpora Neri adar biltzera.
Jauna holako gaüzak Ahetzeko andereak Ez ditizü ikasi Heen doazü ihesi.
Ele horiek ahoti Jalkitzen zirelarik, Urrütiak bilhoti Herresta dü ibili.
Jinkoa zer bizia! Oi! Jaun Ürrütia. Ni Abetzeko etxean Nindagozün bakean.
Hona jin behar nizün Ene sortea züzün, Bihotzmin ükeiteko Zure kexarazteko.
Ogen gabe zü beti Mintzo zitzaist gogorki. Otoi zure begiak Ütz ditzala kexüak.
Goizean goizik jeikirik Ogi opilak eginik, Ahetzeko Anderia Lehia dün handia.
Zareta bat bürüan Kanporat jalkitzean, Musd'Ürrütiak züan baratü bai bidean.
Nun zabiltza hain goizik Jauregia hüstürik? Galtatzen dio Ürrütik Begiak oldartürik.
Jauna ikusiko düzü nahi balin badüzü, norat orai nabilan, zareta bat bürüan.
Jente eskeleari Emaiteko sokorri, Madama Ürrütiak hartü zütüan bideak.
Opilez zarea baitzen Beterik jente prauben. Ürrütiak zarian Esküa ezarri züan.
Opilak ordü hartan Jin ziren haillilkotan. Urrütiak berhala Ustez trunpatü zela,
Ehülearen etxera zoaz bilberaztera. Jauna ikusten düzü orai zük badakizü.
Parka izadazüt arren Bekaitz ez nüzü izanen, Emazte on zirela Orai badit nik proba. |
|