A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
LURRA IRAULTZEN
|
BETI Alfonso Irigoien , 1980
Hondar gabeko butzu sakon batean eman zuen bizia Arestik ere heriotzak etenik anisko sare. Haren ordainez leiza bete zen pean
ta gainezka dirau hor desegin gabe berriz gizentzen dela hutsunez bada, harako baita hainbat seme t'alaba erorlekuak galtzen ez badirade.
Egunduko alzaigu beheko gaba iganikan goraino basoan zehar bihotzean den mina dadin ezaba,
dadin zeharo garbi zuhaitz ta lahar! Soroaren ederra ageriko da: aihenak berdez tente zorion dakar.
© Alfonso Irigoien |
|