A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ITZAL UXAKA
|
EZ HARRI ETA EZ HERRI Patxi Salaberri , 2002
Ez harri eta ez herri, Gabriel, dagoeneko euskal munduak ez du ezer zahar, ez du ezer berri, salbu eta lukurarien hamaika interes zerri.
Sarri, ez beti neurri, bada gurean
makina bat hitz larri, amets zelaiaren ongarri, ezpainetara bezain sarri lokamuts hilgarri bilakatzen direnetakoak bakarrik.
EUSKAL HERRI! ABERRI! ATZARRI!... zenbat eta zenbat ustezko lokarri, hitz ustel, huts, apaingarri!
Ez euskal eta ez herri, Gabriel, baina, gainerakoan, bai, denetik larregi!
Itxaropena baino ez, Gabriel, itxaropenaren egarri! Eta, betiere, bihotz-minaren dei... gogoangarri? okaztagarri?
© Patxi Salaberri |
|