A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
ALTABIZKARKO KANTOREA Garai de Monglave , XIX. mendea
Deiadar bat erantzun da Uskaldunen mendietan; Etxeko jauna agertzen da Jauziz borta alartzetan. Behatzen da eta dio: Zer dabila lur hoietan? Haren txakurrak lauhazkaz, Lo zegoenak oinetan, Altabizkar unguriak Iharrausten tu txanpetan.
Ibaņetako gaintitik Herots handi bat jaikiten, Armada batek dakarren Burrunbotsa da huilantzen. Karlomanen tropak dira Iberiatik utzultzen; Nafarroa menpeturik, Ospetsu Frantzian sartzen. Uskaldunak aitzinera Mendiak gora multzotzen.
Heben dira! Heben dira! Oi, zer lantzazko sasia! Banderaz estalia da, Urrunean lur guzia, Zaldun eta oinezkoen Zer oste izigarria! Haien armek distiratzen Mila tximisten argia. Ikus 'atzu, ikus 'atzu Laster egizu, nausia.
Oihu marrasken artetik Arrolanen deiadarra, Ozen eta intziritsu Entzuten da urrunera; Mendiak gainti heltzen da Karlomanen bihotzera. Olifantak oihuzten deit Ene llobaren herstura, Goazkon laster, goazkon laster, Egin dizogun heltura.
lhes, ihes, Karlomanen Oinezko eta zaldunak! lhes ihaur, galdu dutuk Karloman, tropa hobenak. Hil duk Arrolan handia! Huts egin deik zorte unak. Mendietarik jaitsi tuk Bitorius Uskaldunak, Lantzez ehaiten ditie Ondar ihesi doatzanak.
Hilak ez ditazke kunta, Bekantu dira biziak. Zoinen laster histu diren Hoien ospe, balentriak! Zer egin dira banderak Eta lantzazko sasiak? Ez da haumen tximistarik, Odolez dira bustiak; Nola ixiltu diradian Goizeko herots handiak!
Hainbeste direnez, haurra, Kuntatzera isei' hadi. Bat, biga, hirur, lau, bost, sei, Zazpi, zortzi, bederatzi, Hamar, hameka, hamabi, Hamahirur, ta hamalau; Hamabost eta hamasei, Hamazazpi, hamazortzi, Hemeretzi eta hogei. Berrogei eta laurogei.
Ehun eta mila milak Lerroz lerro jiten dira. Zonbat diren jakin nahiz Gal genezake denbora. Junta ditzagun indarrak, Arroka horik atera, Eta heltu direnean, Mendi hoien oinetara, Ald' orotarik batean Aurtik ditzegun gainera.
Iparreko gizon horik Zeren zaizku hunat jaitsi? Bake bizi ginandian Zeren zaizku gerlan hasi? Harrokak jauziz erori, Hezurrak karraskaz hautsi; Odol balsan aragiak Dardar puskatan itxusi: Horrelako sarraskirik Ekiak ez du ikusi.
Haurra, zonbat diren xutik Kuntatzera isei' hadi Hogei dira, hemeretzi, Hamazortzi, hamazazpi, Hamasei dira, hamabost, Hamalau, ez, hamahirur, Hamabi, orai hameka, Hamar, bederatzi, zortzi, Zazpi, sei, bost baizik ez da; Laur dira, hirur, bida, bat. Egin dizogun heltura.
Ez da bat xutik ageri, Guziak etzanik dira: Etxekojauna, joan zite, Txakurrarekin etxera; Emaztearen ta haurren Gozoki besarkatzera; Bitoriaz Jinkoari Hekin esker emaitera; Gero zure haumen gainen Deskantsu lo egitera.
Gaian dira arranoak Urrunetik hor bilduko;
Hartz otsoekin nahasi, Korpitz hil hoien jateko. Mamiak laster dirade Gure bistatik kentuko; Bena hezur xuritiak Betikoz hor baratuko; Nor beren etxian nausi Utz dadin erakasteko. I a-a-a-a-a-oh-oh-oh-oh!!! iao! iao!
© Garai de Monglave |
|