A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
DEIA
|
EGUNEROKO TRENARI GORROTO DIOT Txiki Idoate , 1988
Eguneroko trenari gorroto diot umetatik gorroto diot bere metalezko haragiari gorroto gezurrezko ezpainei ere gorroto diet bere hotz eta beroari bai eta bere ur zikinari ere Gorrotatzen dut lurra odolaz blai utzi zuen trena Gaur pasatzerakoan aldapa gora oroitu zaitut oihartzunik gabeko oihua bezala nonbait zure irudia agertu zait bi aldetara begiratu dut inor ez ez trena ez pertsonarik ere baina zure malkoen keak haizetik zebilen bitartean bakardadea eta oihuaren ixiltasuna oroitarazi dizkit eta hori ez diot barkatuko
© Txiki Idoate |
|