A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
ERREGE TA BERE AMARI Antonio Arzak , 1887
Seaskacho bat dago Gaur euskal lurrean, Espaņia daukala Kulunpen artean, Ta alargun triste bat An!, bere oņean, Ageri da pensatzen Etorkizunean!
Nork ez ditu agurtzen Ama ta semia, Beti izandu bada Euskaldun legia Ikusirik aurrean Pena ta antsia Biotzeko atia Oso zabaltzia?
Lo, umezurtz chikia, Aur inozentia! Zuk ez dakizularik Zera erregia, Zure egitekoa Izanik guztia Aingeru chikiakiņ Amets egitia!
Baņa zeņen aundia Dan Probidentzia!? Or daukazu ama bat Birtutez jantzia, Zaitutzen zure loa, Zure asnasia, Gero erakusteko Zeruko bidia!
O!? Nik ikusten zaitut Bigar esnatzean, Besochoak amari Farrez luzatzean, Ikusten zaitut amak Begiratutzean, Zure antzan aita, ai!, Ikusi naiean.
Ikusten zaitut, aurra, Izketan astean, Mundu bat gauz amari Gosho! kontatzean. Amak, choraturikan, Musuka jatean, Biotz puskatuaren Kontra estutzean!
Begira tristeari Zu ziņatutzean Zeruetan dezula Aita esatean!? Ta beiņ eta bi bider, Ishill!, malkopean, Zure ezpaņchoetan Gurutz bat jartzean!
Azi zaitez gaishori Onen itzalean, Guretzako gero, bai!, Gizon egitean; Bestela, amarekiņ Diot nik batean: Ega zaitez Zerura Aur zeran artean!
Gurutzea da gure Konsolagarria, Zure amak badaki Au dala egia! Autsa da emen beko Izate guztia. Baņa ark eskeiņtzen du Mundu bat obia!
Begira Espaņia Ta Euskalerria, Begira Amerikak Ta mundu guztia: Benetan ageri da Goien ipiņia, Biziaren Arbola Gurutze maitia!
Ta denbora berean Daukazu gordia Or! zure kolkochoan Amachok jarria: Zer gauza samurra dan Orla ikustia Alargun-umezurtzak Eta Gurutzia!
O!? Begira zaiezu Nere Donostia, Beti izan zerana Chit erri noblia: Bizi bitez birtute ta inozenzia, Bizi bitez Erregiņ Eta Erregia!
© Antonio Arzak |
|