ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HAUR BAT

        Marieder Uthurralt , 1859

 

 

Aspaldiko ametsa, ilusionia,

Haur batek egin liro enetzat egia.

Ainu bat! sinets niro ama izatia

Emaztiaren dela ohore handia.

 

Mundiari erranik betikoz adio,

Haren inganioer ihes egin niro.

Esku-makil ona da haur bat bermatzeko,

Eta lagun segura xuxen ibilteko.

 

Egun onak urteko doatza zalurik,

Doluz ez niro egin halere nigarrik.

Nik gal niroena denborak joanik,

Haurrak irabaz liro, adinak emanik.

 

Gogoz ene laguna baledi kanbia,

Enetzat lizateke ohiko maitia.

Erran niro: ama niz, haren haurrarena,

Zeren etsi? Bil diro haurrak amagana.

 

© Marieder Uthurralt    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa