A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
EUSKALDUN BATEN BIHOTZMINAK Martin Egiategi , 1853
Gazte nintzen oraino, Aski errana da, Adin hartan gutiņo Gauza pisatzen da: Aditu nuieneko Montebiden fama Herriaren uzteko Lotzen zaut su-lama.
Ni airatzeko bezen Tratantek hartzeko Sareak prest zauzkaten Dena erraiteko; Jaun hekien mihian, Ez da dudatzeko, Ontasunen erdian Naiz behin betiko.
Ederki liluratu Nautenean elez, Ninduten amarratu Zinez eta legez: Gero atxikitzeko Portuan auhenez, Bizitzen ikasteko, Nituenak janez!
Pasaiako denboraz Gaitzik erraiteko Nihork ez du menturaz Klarki mintzatzeko: Lur-sagar ustel asko, Xardin begigorri, Han ziren jastatzeko Bihotz altxagarri.
Hala ginduen ere Sabela zimurrik, Izan gabe batere Amentsen beldurrik: Goiti-beheti agudo, Begia ilunik, Ikusi Montebido Doi-doia bizirik!
Biziaren erdia Baita esperantza, Untziko miseria Ahantzirik datza: Zelakotz leihorrian, Zioten, multzoka Urre-zilar hirian Biltzeko ahurka.
Bainan enganioa Orai dut ikusten. Ene erokeria Ongi deitoratzen; Aments eder batetik Nola den ilkitzen, Ontasunen erditik Eskale huts nintzen!
Urruneko eltzea Errana da urrez, Ikus beza etxea, Aurkitzen da lurrez! Zer erran gehiago Atzeman gaixoez! Ogian gutxiago Gasnaki emanez.
Alde guzietarik Hunat etorriak, Edozoin motetarik Gizon galgarriak, Irabaziaz xuhur, Ardura gastuak, Gaizki ez laizke segur Kartzelan sartuak.
Nonbait balu jendeak Nonbait deskantsua! Badire langileak Non da sosegua?... Batean gerla eta Bertzean ohointza, Nonnahi kanibeta, Noiznahi hilotza.
Lur batetarik salto, Ia bertzera kurri, Hemen gabiltza suelto Nigar-egingarri! Hain ongi nintakena Nere sorterrian, Zer jan-edan nukena Aita-amen aldian!
Nun zarete gazteko, Oi! lagun maiteak, Nun dire bestetako Gure dostatzeak? Zer arraitasun eta Zer alegrantzia! Ala iraungi baita Orduko bizia!
Aldiz hemen trumilka Gabiltza, tristeak! Elgarrentzat beldurka, Zer dohakabeak! Ardurenik halere Mairuak iduri, Eman gabe batere Kondu arimari!
Oraintxe ezagutzen Dut zinez egia, Beranxe auhendatzen Ene haurkeria! Bat bederak hargatik Gerorat guardia, Bederen kaskodunik Hunat ez abia!
Har zazue etsenplu Nere Eskualdunak, Ez zeren enganatu, Gazteko lagunak! Hor berean duzue Segur ontasuna, Beiratzen baduzue Jarreikitasuna.
Hitzņo bat zuretako, Arreba Kattalin, Xuri guziak oro Ez dire, ez irin! Ez zaitzu gaitzituko Erraitearekin: Presuna ohorezko Batņo hunat ez jin!
Bat bederak dezala Jaio den herria Preza, ama bezala, Lur maitagarria! Duelarik segitzen Bizitze moldea Hortantxe da aurkitzen Zeruko bidea.
© Martin Egiategi |
|