A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

JAIZKIBELGO MENDI GAILURREAN

        Arantza Etxeburua , 1992

 

 

Zure sabelean dautza

gure arbasoen urratsak,

usu gure zaldunek

 

zure bihurguneetan zeharkatutako

bideak,

baso jori ziren horietan,

gaur antzu diren landetan

ozpelean

jauntxoek damakilengan ereindako haziaren

semeak.

 

Zutik diraute,

hilik,

itsas-lur begiraleen

dorreak,

hala ere, piratak

oraindik lehorreratzen dira gauean.

 

Eta,

itsas-lanbroa denean,

kresal usainean,

urrunean

zaldien kaskoen hotsak entzuten dira,

itzalak zamalka,

asapalan

Jaizkibelgo mendi gailurrean.

 

© Arantza Etxeburua    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko