A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ANDEREŅO BAT IKUSI NUEN IGANDE GOIZŅO BATEZ
|
MILA ZORTZIEHUN TA HAMABORTZGARRENA Martin Larralde, Bordaxuri , 1815
Mila zortziehun 'ta hamabortzgarrena Ni Hazparnen preso hartu nindutena; Plumagaineko premu orok dakitena, Galeretan higatu beharko naizena.
Kantatzera niazu alegera gabe, Ez baitut probetxurik trixtaturik ere; Nehun deusik ebatsi, gizonik hil gabe, Sekulakotz galerak enetako dire.
Ala zorigaitzeko premu izaitea! Harek eman baiteraut betikotz kaltea; Aitari galdeginik sortzeko partea, Galeretan eman nau, hauxe duk dotea!
Ene aita da gizon kontsideratua, Semea galeretan du segurtatua; Nonahi otoitzean belaunikatua, Saindu iduri debru madarikatua!
Ene lehenkusia, Kadet Bordaxuri, Fagore bat banuke galdatzeko zuri; Ongi adreza zaite ene arrebari, Ene saltzeko zonbat ukan duen sari.
Aita aitzinean 'ta arreba ondoko, Osaba burjes hori diru fornitzeko; Ez ordean enetzat bi sei liberako, Galeretan bederen leher egiteko!
Elizan sartzen dire debozionerekin, Iduriz badoazila saindu guziekin; Beren liburu eta arrosarioekin, Debruak pesta onik einen du heiekin.
Zortzigarren bertsoa anaiarendako; Kontseilu bat banikek hiri emaiteko; Ontsa goberna hadi, ez zauk dolutuko, Ni baitan etsenplua errex duk hartzeko.
Zuri mintzo nitzaizu, oi, aita zilarra! Ardura dudalarik begian nigarra; Zure eta ene arraza Bordaxuritarra, Galeretan naizeno ni bainaiz bakarra.
Kantu hauek eman ditut Paube-ko hirian, Burdinez kargaturik, oi! presondegian; Bai eta kopiatu denbora berian, Orok kanta ditzaten Hazparne herrian.
Hok eman izan ditut ez xangrinatzeko; Ahaidek, adixkidek, kuraie hartzeko, Eta partikulazki, aita, zuretako, Kantuok aditzean, semeaz oroitzeko.
© Martin Larralde, Bordaxuri |
|