ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

NEU ETA NI
      (2004)

ANIMALIEN MATXINADA
      (2004)

XANTI ARTZAINA
      (2004)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

KANDELA, GAUBEILA

        Xabier Olaso , 2004

 

 

Gauminean pizu dut kandela

gaur egingo dut gaubeila

gaulapurrek ostu ez dezaten

haurtxoaren logalea.

 

Kandela, gaubeila,

gaubeila, kandela,

gauontzak esan dit

etorriko dela.

 

Botoizulotik sartu zait

iratxo bat golkora,

kilimak egin dizkit

gerritik lepora.

 

Gerritik lepora,

lepotik gerrira,

geratu naiz lotan

kandelaren argitan.

 

Kandela, gaubeila,

gaubeila, kandela,

gauontzak esan dit

etorriko dela.

 

© Xabier Olaso    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa