A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BANINTZ
|
ZAINDARIAK Ibai Iztueta , 2008
Trumoia. Harria. Esnatu garelarik, kristalaren atzetik kaleari so egitera urreratu gara. Goizeko ordu biak eta erdi. Pareko eraikinetan ere piztu dira leihoak. Aspaldian ez bezalako ekaitz koleratsuak haizeak papera bezala dardarazten du hiria.
Zerua milioi bat zatitan puskatu dela dirudi. Gaur unibertsoko izar denak eroriko direla dirudi. Orroka mugitzen da. Indar handia du erauntsiak. Eta ikusgarria da. Hunkigarria.
Farolen argipean, burdina irakiten espaloia.
Aitor dezagun, ez da oso irudi epikoa, beheko farola hauena: Zotz gorputza dute eta kalabaza buru handia, piztuta.
Baina eurak dira kanpoan erauntsiari tente eusten dioten bakarrak.
Hor dago hiria. Hor jarraitzen du, farola argiek begiradarentzako zaintzen dituzten kale hutsetan kukututa. Gure izu prehistorikoa gordelekurik seguruenetako larritasuna baino ez da gaur gauean, hemen.
© Ibai Iztueta |
|