A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
DEUS
|
XURIKO Gratien Adema, Zaldubi , 1867
Mehetegiko xakurra, Zangoz, errainez makurra, Berga bat luze muturra, Larrutik hurbil hezurra, Urte guzia barura, Zeren zen toki xuhurra.
Amak ttikitik utzia, Esnerik gabe hazia, Tripa errainei josia. Uliek jaten hasia: Xurikok bere bizia Hola derama guzia.
Mahainpetik kokoriko, Begira dago Xuriko, Artho axaltto bat noizko Ote zaion eroriko... Nausiak ematen daizko Dohan hortik bi ostiko.
Xakur gaixoa holakoz Merke hazten zutelakoz, Tripa hutsik, ilun gogoz, Pleinuz zagon egun oroz: Hatzka zangoz eta besoz. Nihun ez zauken kukusoz.
Ohoinak ere noiznahi Horren sainga ilaunari Gabaz ziren irriz ari: «Xakur prestua hi haiz, hi!». Gero, ixiltzea sari, Jo harrika gaixoari.
Egun batez, baratzera Huiatzen dute lanera Doan oilo haizatzera... Xakur gose ta minbera, Buztana tripaz behera, lhes doa gordetzera.
Martin, etxeko mutila, Zalu harturik makila, Haren ondotik dabila. Xuriko, xakur abila, Lastoan ixil-ixila Dago alegia hila.
Zenbeit gau egun bakarrez, Gorde egonik herabez, Atera zen jan beharrez, Hamikatua, nigarrez, Estalia zaragarrez, Lakastaz eta zakarrez.
Sukaldean nihor ez da; Sartzen da xakur herresta. Errekia zen pres-presta, Zeren zen herriko besta; Usain, milik'eta jasta, Dena jaten du has eta.
Etxeko andre kexua Hor heldu da hats-hauntua: «Zakur madarikatua, Eia, hor, usu-usua, Nik, hauts artean burua, Egik hire ordenua».
Ordenak hau du beltza Denen uztea bertzentza; Xurikok badaki ontsa Nori zer utz nola phentsa. Etxekandriari gantza; Nausiari azken putza.
Bizian gosez egonik, Hiltzean sobera ganik, Huna Xurikok erranik Zer entzun dugun azkenik: «Gose dagonarenganik Ez daitekela lan onik».
© Gratien Adema, Zaldubi |
|