A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

NORAT ZOAZI, ZU, ADIXKIDEA?

        Etxegarai , 1790

 

 

«Norat zoazi, zu, adixkidea?»

«Donapaleora dut egungo segida;

Urreņo bat deramat bertze baten bila,

Baldin Lapurtar hoiek jalgitzen badira».

 

Lapurtarrek jin ziren, trebesak doblezka

Joko askiren orde bazuten nobleza;

Galdu duen gaixoak buruan har beza

Ez dela, egun oroz, lapurtarren besta!

 

Azantzako semea nik ez dut mendratzen,

Bere parerik ez du pilota botatzen;

Bai, bainan Perkain hori ez zuen latsatzen

Plaza guziarentzat bera aski baitzen!

 

Hek zazpi joko eta gurek bederatzi;

Halere lapurtarren plaza ez zen aski;

Hasarrean bezala trebesian beti:

Urguiluz nahi zuten guri irabazi!

 

Orai betetzen ditu bederatzi urte,

Baigorrin trufa onik egin zinaukuten:

Gure gasna-sariak joan zinauzkuten...

Ordainak baitiaguk, hor konpon zaitezten!

 

Orai, lapurtar jaunak, zuek zer zaitzue?

Monedako etxea hurbilxko duzue;

Eskasten bazautzue, hartarat zoazte,

Ukaiten baduzue... harturen duzue!

 

Ehun bat urre galdu, gastuak bertzalde;

Hok ere, ene ustez, zerbait bait dirade!

Gizon bat aberatsa izanikan ere,

Holako zimikoak senditzen dirade!

 

Amikuzeko duzu bai Donapaleo;

Hango ez bada ere, hurbildik darraio...

Aldudiarrak eta ainitz gehiago

Handik hasi zeraizku dihuru karreio.

 

Azantzako Jaun Pedro, artexa zirade,

Mainuak hartu tutzu... ba bainan debalde,

Akizko uretarat zoaz berriz ere...

Jiten zireneko, prest egonen girade.

 

Ur epelez mainuak, saldako oilaki!...

Gorputzari bereak emaiten badaki;

Antzara ixter zenbait jan beharko ditik

Dirurik ekartzekotz Donapaleotik!

 

© Etxegarai    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko