
Egile berarenak: EZER (2007)
BETE ZEURE BURUA (2007)
TRENA (2007)
ESANGO DIZUT (2007)
|
|

AUSKALO!
Joxantonio Ormazabal , 2007
Gaua iluna trena tunela gu. Zer da gaua?
Ilunpean tunela eginez aurrera doan tren isila?
Ala ilunpe handi lodia da gaua mehetzen-mehetzen argi bila?
Edo ez ote gara gu tren txiki isilak tunel ilun batean gauak irauten duen bitartean?
Zer dakit nik? Auskalo! Orain behintzat itxi ditzadan begiak eta egin dezadan lo.
© Joxantonio Ormazabal
|
|