A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BADATOR BETE-BETE
|
BIDAIA 3 Karmele Igartua , 2011
BIDAIA 3
Galdu da lurra —itsasoan galdu da ilargia gauaren beste aldean. Eta gu —begiak itxi ditugunean—.
Biluzik bizieran. Galdu da lurra —belaontzian— eta lurreko lur-sustrai-arnasa —sudur mintzetan—. Eta gu —lurreko koloretan—.
Biluzik olatueran. —handiegia da itsasoa lurra sentitzen ez denetan. Urdinegia da urdina beste dena desagertzen denean—.
Galdu egiten da Lurra eta gu —ahanzten ditugunen memorietan—.
Galdu egin da Lurra —infinituan— eta zer? Zoramenerako iratzarrera.
—Ez zen billeterik behar norberaren uretan nabigatzeko—.
© Karmele Igartua |
|