A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HARUNTZAGO
      (1990)

TINTINEN AITORMENA
      (1990)

ANTZARA BI
      (1990)

  literaturaren zubitegia  

 

OKER

        Andoni Tolosa , 1990

 

 

Krak-krak

irabazleen altzairuzko zakilak

argizarizko lurretik

bide dira irten

ahaztu ez dezagun jada guda bat galdu genuela

bang

puto vasco

krak-krak

besoak altxata eraman gintuztela

inperioren marmolezko ibilbideetan urkatu

hainbat aldiz

bang

puto vasco

krak-krak

ahaztu ez dezagun haien izena

haien hats ustela

bang

krak-krak

haien metraila

bang

izua

krak-krak

isildu gaitezen betirako

bang

zein oker dabiltzan!

 

© Andoni Tolosa    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko