
Egile berarenak: GOIZIAN ARGI HASTIAN (1977)
AGUR XIBERUA (1977)
|
|

DONOSTIA
Etxahun-Iruri , 1977
Bortüz heñbat satisfatürik itsasoz menguatia Xibero lo etan ützirik bürütü dit juraliltia Hendaia eta Iruñen gaintik ikustera Donostia Ta ber denboran besarkatzera hanko anaie maitiak Ilüsitürik hantik horra niz, haiñ beita xarmagarria
Larrazkeneko egün eder bat bazter güzik koloretan Itsasua bake handian bere zilarezko arropan Barka xuri eijer aldian bat hurrin goxoki jünpakan Ni haier soz amets batetan gogua pentsamentükan Posible deia badiren martirak lekü maithagarri hortan?
Basitza ezinago ederrez handitzez dua herria Haize gaixtuer bühürtzeko fierrik baditü mendiak Baten kaskuan amiragarri Birjina Dona Maria Haren onduan leihotra eder bat mundian paregabia Zer balio dü edertarzünak ez bada libertatia?
Arrüetan mündü oste bat nahas zahar eta gazte Poliza gizun ulün saldo bat Eskualdün garbien arte Kafeterietan edari franko, bena ez kantorik bate Bazterrrak irus üdüri ziren, bena zü hor bardin trixte Zure egiazko istarzüna, O Donostia!, nuiz date?
Urtiak zale baduatza, laster jinen da berria Zuiñek ekarriko beteikü arauz Donostiar maitiak Bakian esperantxarekin osagarrri, pazentzia Aski bertute begiratzeko argi Eskualdün fedia Anaie gira eta izanen, berriz arte Donostia
© Etxahun-Iruri
|
|