A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SONETO BAT EGIDAZU
|
SABAIAK Castillo Suarez , 2006
Orain jabetu naiz zergatik ez zenituen nire etxeko giltzak: uste baino lehenago etorri ez, eta goizean goiz alde egiteko.
Ohean lo nagoela sabaiari begira zaude, edo barruko nazken itzalei: behin eta berriro gogoratuta ahaztuko zaizkizula iruditzen zaizu. Galdetu nahiko nizuke ea berriz ikusiko dugun elkar. Berdin dio. Berdin maite zaitzaket begiak itxita. Eta ez dut tristeegi agertu nahi, baina zure bila ateratzen naizen bakoitzean sabaiari begira aurkitzen zaitut; kopeta izerditan. Demagun astean behin izaten dela hori.
© Castillo Suarez |
|