A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
NIBBANA
|
BIHOTZA Federiko Krutwig , 1949
Munduak gezurra diotsu, bihotza. Gezur-gezurra bere argi indartsuez, Nigarretan mina inork ere aditzen Ez duela derakus.
Dadukazun mina isilik negar zazu, Munduak balekus handitu luke-ta, Nihork ere laguntzen ez deraukola Nihori ezer ere ez.
Zure nahigabea gorde zazu zutzat. Beti isilik zagoz, isilik, isilik! Kendu zazu begietatik nigarra Nihork ez beza ikusi.
Nahigabean zaro dadukazun minak Nigarrei balerie, balerakuski Ezkutu tokirat ihes egin zazu, Bakarrik nigar eizu.
Zoriak zuzaz barre egin nai baleza Eragotz ezazu, gure penak hilten Barneko minaz, ezpainetan barrea Ipinten bageneki.
Eziezozu erran zuk mina inori. Isilik zagoz, egon ahal bazintez, Isilik gorde ezazu zure arimaren Arimaren barnean.
Barre egizu, nigar eiten duzun hori! Bai ta penak bizirik triskatzen ere! Barre egin ezazu, zerorren barrea Hilen nigarra da-ta.
Biztu gaitun biziaren sukar hori, Eraman begaitza zu zarean nahiak, Laindoko Lege sor hori, zatorzkigu, Gugan izan zaitezen!
Olinpotar hoik, ez zituztet gurtzen nik, Iraunkorrak zuek ere zerate-ta, Ziurki Ezerezerat zoazte ta, Ezer ez zerate-ta.
© Federiko Krutwig |
|