A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GURE BELAUNALDIA
|
EKAINEAN HASTEN DA UDAZKENA Jose Luis Padron , 1999
Ekainean hasten da udazkena. Horregatik idazten dut hainbeste gai eternalen inguruan, heriotza dela, maitasuna dela, bakardadea dela. Eta ez dut itzalaren gorputza arimarengandik bereizten. Eta ez dakit nola dihoazen poesigintzaren xehetasunak, nola dabilen goizero askatasun-gosez hiltzen den herria, nola dabilen kanposantu inguruko bankuan nirekin esertzen zen edadeko gizona, eta egunen tristeziak bihotzari bere pisu osoarekin loturik dirau, eta ez naiz jendearen irribarre burlosoaz ere ohartzen, eta gaurregunera arte ezagutzen ez nituen keinuak ikusten ditut neugan, ia ezer ez dago etxean, edonon aurkitzen zaitut, izarrak emaro erortzen dira. Orain ere edozein gauza egingo nukeela zuri kontatzeko aukera izatearren, momentu bat, arren, zurekin egoteko. Baina esperantza egunsenti iluneko lorea da. Eta ekainean hasten da udazkena, denbora aurrera doa. Eta gero negua etortzen da.
© Jose Luis Padron |
|