A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
ESKALDUNA Belzuntzeko Bizkondea , 1883
Bozik, burua gora, Nago mendipean: Hola da bat bedera Bizi gutartean. Aitak bere txokoan Egiten zuena, Egiten dut nerean: Eskalduna horra!
Landa bat dut ibiltzen Kasik oroit gabe; Ungi nau sariztatzen, Ez baita herabe. Enetzat bizi onik Hartan baizik ez da; Ez dut bertze nahirik: Eskalduna horra!
Ditut bi lagun onak Lanen egiteko, Maltso, lankor, suharrak, Ene gogarako. Bai, nere bi idiak, Ene erresuma: Eta hek zein ederrak! Eskalduna horra!
Ttikia dut etxea, Nik hola nahiago; Maizago txuritzen da Eta da goxoago. Zer nuke nik hirian? Ez hemen dudana, Bakea deskantsuan! Eskalduna horra!
Andre on, langile bat, Jaunak egun batez Zautan begietarat Eman, zorionez! Gauza on guzietan Hi bezinbat bada: Oi, nik zein maite dudan! Eskalduna horra!
Sei haur! Beren ederrez Aita dute bazten; Haurrean artoz, esnez, Lan dut heien hazten, Hetan sarri lanentzat, Zer indar, zer karra! Baita Jainkoarentzat; Eskalduna horra!
Libertate ederra, Hitan nadin bizi! Libre ene etxea, Eta ni han nausi! Geldi bedi atean Bai Legea bera; Han, ni naiz ni dretxotan; Eskalduna horra!
Bada gerla omenik! Jendea Laphurditik, Nafarro, Zuberotik Biltzen da lasterrik. Gure Frantziarentzat Da ene odola: Beharko da harentzat Eskalduna? Horra!
© Belzuntzeko Bizkondea |
|