A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

NIRE AZKAZIAREN HARIA
      (1978)

SANTUTXUKO ALDAPAN
      (1978)

VIA CRUCIS
      (1978)

  literaturaren zubitegia  

 

DOMU SANTUZ

        Jesus Etxezarraga , 1978

 

 

Zuek

fusilen suzko herio tantaz

gure joanean eroriok

zuek

gure gau gorri ongarri

egiten duzuen odol-hariok

zuek

gure ezinbestezko bideetako

harrilosa ta kantugai

zuek

gugan bizi zaretenok

gu ausartu ez ginen pausuok

zuek

gure aitzin-gibeleko barrikadok

gure ukabilen atzamar hautsiok

zuek

fusilen suzko herio tantaz

gure joanean eroriok

zuek, gureok.

 

© Jesus Etxezarraga    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko