A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
ILE APAINTZAILEA Benoit Dorbe , 1858
Urthe ainitz oraino ez dela Eman zauzkigutzin koplak; Edari goxo zale ginela Emakume eskaldunak.
—Gana, kentzatzu Asmu tzar horiek burutik; Ez dugu gerla beharrik.
Irriz zabaldurik zinagozten. Plaza guzia betea; Gure berrien ongi aditzen Kontentik zagon jendea.
—Gana, kentzatzu Asmu tzar horiek burutik; Ez dugu gerla beharrik.
Pello, zuk ere badaduzkatzu Kopla zenbaiten bideak; Orai aditu behar ditutzu Guk bezain ongi zereak.
—Gana, kentzatzu Asmu tzar horiek burutik; Ez dugu gerla beharrik.
Igandetan, bazoaz, plazara Nahi duzun arteraino; Goizetik sartua ostaturat,
Han zaude arratseraino.
—Gana, kentzatzu Asmu tzar horiek burutik; Ez dugu gerla beharrik.
Eguna han daramazu aise Zure moltsakuen gostuz; Jan eta edan, ederki ase, Atseginak ongi hartuz.
—Gana, kentzatzu Asmu tzar horiek burutik; Ez dugu gerla beharrik.
Mahain hartarik jaiki orduko Paretaketan zabiltza; Hark lagundurik atxikitzeko Berdintsu zure balentza.
—Gana, kentzatzu Asmu tzar horiek burutik; Ez dugu gerla beharrik.
Ardura bazabiltz merkatutan, Eta tratubide guti; Etxeratzen zaizkit gauerditan; Kasik hula zabiltz beti.
—Gana, khentzatzu Asmu tzar horiek burutik; Ez dugu gerla beharrik.
Berandu etortzen zinen batez Gertatu den afera! Ederki trunpatu zinen atez, Ganik auzoko etxera.
—Gana, kentzatzu Asmu tzar horiek burutik; Ez dugu gerla beharrik.
Ene kalakak kexatzen zaitu? Huntan beraz lana bego; Oro nik erran behar banitu, Zer ez nuke errateko?
—Gana, kentzatzu Asmu tzar horiek burutik; Ez dugu gerla beharrik.
© Benoit Dorbe |
|