A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
PATUAREN INTSEKTUAK
|
EGUN BATEZ Joan Mari Irigoien , 1975
Egun batez, ardi bat bezala, joera bakar eta itsu batean bideratu nindutelako, horregatik agian...
Egun batez askatasunaren hegalak ebaki zizkidatela konturatu nintzelako, horregatik agian...
Egun batez ostadar batean kolore desberdinezko zazpi arku bereizten ikasi nuelako, horregatik agian..., jasangaitz eta aspergarri egiten zaizkit kolore bateko bideak.
Hamaika bide hasiak, hamaika bider hautsiak, beste hamaika bide berri hasteko..., mundua aberri duen erromes galdua iduri.
Izan ere, askatasunaren izenean ni neu naiz neure bizitzaren lemazaina eta muga bakarra jarri diot ene jokabideari: maitasunaren muga gabeko muga...
Iluna da bizitza, baina edozein gizon-emakumeren bizitza alferrikakoa ez dela dakidalako..., aurrera jarraituko dut, esperantzaz, ene bide gabeko bidean...
© Joan Mari Irigoien |
|