A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
LANGILEA Biktor Elizagarai , 1859
Langilea, nahi zaitut kantatu, Oi! zoin zaren estimagarria, Lana dela nahi nuke frogatu, Aisiaren iturri garbia, Aisiaren iturri garbia.
Ez estona, ez baditut kantatzen Gerlarien gudu-bitoriak, Ainitz ditut gehiago prezatzen Zure lana, zure izerdiak, Zure lana, zure izerdiak.
Gozo bada, etsaiak bentzuturik Familian trionfan sartzea, Hain gozo zaut lanean atxiturik Deskantsuan gostuz pausatzea, Deskantsuan gostuz pausatzea.
Bitoria eremaiten denean, Beti norbait badago tristerik. Segur bertze zorion da lanean, Hartan ez da etsai gatiburik, Hartan ez da etsai gatiburik.
Errazue, Printze soberanoak, Langilerik ez balitz lur huntan, Non litezke zuen Palazioak? Zer liteke zuen mahainetan? Zer liteke zuen mahainetan?
Fruitu bazen edo belar erroak Litzatezke zuen janariak. Arroka bat, bertzenaz haitz-ziloak, Zuen etxe, zuen jauregiak, Zuen etxe, zuen jauregiak.
Langileak, beti bizi garbia Gogotik jan eta gostuz edan. Apetitu nekez irabazia Hari nihork ez dezoke eraman, Hari nihork ez dezoke eraman.
Langileak, jaten duen ogia Nahiz duen izerdiz bustitzen, Pena nekez erosi hazkurria, Du bederen aise diseinitzen, Du bederen aise diseinitzen.
Ahantzirik pena-nahigabeak, Zoin gostuz den pausuaz gozatzen, Nondik nahi buha dezan haizeak, Arrats oroz da kontent lokartzen, Arrats oroz da kontent lokartzen.
Lanak ez du, erran dadin egia, Hitzemaiten aberastasuna, Bainan hark du segurtatzen aisia, Aisian da beti zoriona, Aisian da beti zoriona.
© Biktor Elizagarai |
|