A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
NIK EZ DAKIT
|
EUSKALERRIKO IHAUTERI Jose Anjel Irigaray , 1977
Euskalerriko ihauteri burua dugu eri, Ziripot trufalaria dager organbidexka guztietan itsu eta trakets gure haragizko ametsak bihurrituz mutiko eta neskatikoak bere gibeletik trumilka daramatzalarik, eta Miel-Otxin behin eta berriz dugu denok hilen, gure akats eta bekatuak min eta grinak berarekin eramanen dituelakoan, berriz ere oraindik ere hil beharko dugu Miel-Otxin lapur faltsua bizi taupada ausartegia Euskalerriko plazan kondairazko ihauterian, gero denok garbiturik lasaiturik itsuturik liluraturik suzko Miel-Otxinen inguru-minguruan eten gabeko mutil-dantza paregabean sokan dantzatuko dugu egunak gaua hausten ez duen artean, Euskalerriko enparantzan kondairazko ihauterian.
© Jose Anjel Irigaray |
|