A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GEREZI ZAURITUA
|
SUGE ARRASTARIA Juan Kruz Igerabide , 1989
Suge arrastaria izan naiz Asfalto bazterreko hartxintxarretan Suge arrastaria izan naiz eta Banindoake mendietan gora Harangoitietan ur berriak bilatzera Banindoake mendien atzeetara eta Bidezidorrak bide ziur nahi nituzke Zein leuna den zure ahotsa Malentxo Bidezidorrak bide ziur eta Lore artean sugeari hegalak sortu bait Zaizkio ursaltoak nekatuta erori diren
Unean sugeari hegalak sortu zaizkio eta Bakeak ez dit atsedenik ematen Zekaleak orraztu du zure ilea Malentxo Bakeak atsedenik ez du eta Haritzari itzala zartatu zaio bide Malkartsu honek ez baitu iturririk Haritzari itzala zartatu zaio eta Belardi lokartuak ez daki igobeharraren berri Karobizuloetan ez dago mamurik Malentxo Suge arrastaria izan naiz eta Harritxintxar baztertuetan bidetxurretan Gora noa eguzkitara iturritara aidera Hegal nadin gereziak belarrietan Malentxo
© Juan Kruz Igerabide |
|