ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

DIPUTATU BERRIAK

        Elissalde, Tipi Urruņarra , 1869

 

 

Diputatu berriak juan dire Parisat,

Handikan etorririkan guateko abisa,

Aberatsek hautatuz zein diraren gisa,

Populuaren gostuz triunfan dabiltza,

        Bizi dire ontsa.

 

Hogoi eta bortz libera dute eguneko,

Ez da jornal handia jaun horiendako,

Ontsa bazkaldu eta arrats airetako,

Gizon alferrak badu despendiua franko

        Gostuien hartzeko.

 

Herri hautan ibili da kalomnia franko,

Chaho ez zela behar diputatutako,

Hoberena daitzat dela laborariendako,

Bertze bandako hoitarik bide dugu franko,

        Gure jenatzeko.

 

Etsorta eder batez kontsolatu gaitu,

Laborari guzia nahi du kontserbatu,

Kargutako gizon hoieri ez zaiote gustatu,

Zeren nahi ziotzaten errentak gutitu,

        Ez dute ametitu.

 

© Elissalde, Tipi Urruņarra    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa