A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
POTAREN GALDATZEA
|
KONTRAPAS Bernat Etxepare , 1545
Euskara, jalgi hadi kanpora!
Garaziko herria benedika dadila, euskarari eman dio behar duien tornuia.
Euskara, jalgi hadi plazara!
Bertze jendek uste zuten ezin eskriba zaiteien; orai dute forogatu enganatu zirela.
Euskara, jalgi hadi mundura!
Lengoajetan ohi hintzan estimatze gutitan; orai aldiz hik behar duk ohorea orotan.
Euskara, habil mundu guzira!
Bertzeak oro izan dira bere goien gradora; orai hura iganen da bertze ororen gainera.
Euskara!
Baskoak orok preziatzen, euskara ez jakin arren, orok ikasiren dute orai zer den euskara.
Euskara!
Oraidano egon bahiz inprimitu bagerik, hi engoitik ebiliren mundu guzietarik.
Euskara!
Ezein ere lengoajerik ez franzesa ez berzerik orai ez da erideiten euskararen parerik.
Heuskara, jalgi hadi dantzara!
© Bernat Etxepare |
|