A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
IBAR EZKERRA
|
ITSASTXORIEN BINDIKAPENA Omar Nabarro , 1984
Aizu, Pablo, gorroto dut bakearen usoa zeure usoa Lapurtu egin digute ohostu, ebatsi nik dakita zein aditz erabili!
Pablo apostoluak zalditik erori eta jainkoaren argia ikusi omen zuen geu ere lurrean hankaz gora inongo argirik ikusi ezinik ez bada kriseilu umilak opaltzen diguna
Gehiagorik ez da behar hain gauza sinplea ikusteko lapurtu egin digute usoa orain hainbeste gorroto dudan usoa. «Guernica» ere kaiolatu egin dizute Madrilen armaz defendatutako Madril horretan odolez laztandutako Madril gorrian izerdiz ezkerrekoa bataiatutako Madril ateoan Federico, Pablo, Luis, poeten Madril berritsuan «Noche de guerra en el museo del Prado» berrantzeztu beharko genuke ea oraingoan geuk irabazten dugun zure indar guztiak han barruan izanik
«Noche de guerra en el museo del Prado» baina inor ez da errepikatzen historia ez da errepikatzen «Guernica»n usoak sobera zeuden bai horixe orain bezala
Bestela zeuk esango didazu Pablo zer egin dezakeen usoak uniformez jantzita, hanketatik loturik betaurreko ilundunen morroi beltzen eskutik
Bai, Pablo orain ordaindu egin behar dugu zure «Guernica» ikusteko kaiolatua kristalezko kaiolan (poesigai izan dugun kristala zure magiaren kaiola)
«Guernica» ez dago Gernikan Gernika gartzelatu batean ez baita horrenbeste askatasunik horrenbeste askatasun minik garrasika kabitzen Guernica kaiolatua ez da Gernika kartzelatuan kabitzen Madril galduan baino.
Ezin zitekeen beste ezein modutara izan Esan dizut, Pablo, gorroto dugu uso prostitutatuori
Orain koadroa amaitzen ari gara beste Picasso asko Gernika bat egiten bakoitza Picasso bat bagina bezala zuk ez baitzenuen astirik izan amaitzeko koadro bat pintatuz ez baita inoiz gerrarik amaitu eta zuk koadroan gerra jaso zenuen notario jaioa zinen horretarako gerra ez da amaitu koadroa ere ez
Guernica deskaiolatua, librea Gernika jareinean koadroan amai daitekeen toki bakarrean
Bitartean lapurtu egin dizute usoa nire begiez ez dut sekula halako itsuskeriarik ikusi nola erabil litekeen usoa zapaltzeko Pablo, beste txori bat behar dugu libertarioa sekula kaiolatu gabea puroa nahiz eta hondakin odoltsuak jan hegalari asperrezina gure askatasun minaren egarriaren irudia lehenengo askatasuna delako eta gero bakea
Hegazti hori itsasoan da hara naramate nire oinek bertara doa nire gogoa ere kresal bizikorra irenstera eguzkiaren eta urgaziaren lurrezko emaitza birjinala Harea igurikatzen nauzu eta bizitza bera den egonezina Itsastxorien egonezina Pablo
© Omar Nabarro |
|