A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
DEI AKIDAN
|
BABEL Patri Urkizu , 1984
Eta uholdeak iragan zirenean bildu ziren iendeak BABEL dorre bat egiteko asmotan eta betirako zeruko ateak herts zitezen. Eta eternalak esan zuen: horra, badakiat poblua dela zoriontsua, hizkuntza batez elkar aditzen direla, euskaraz diharduela, harriz-harri dorre bat eneganatzeko dagiela, eta ene soro-landen belarrak zanpatzera datorrela, ea, bada, aski da! Eta memento hartatik lur guzien gainean iendeak barreiaturik, dituzte hizkuntzak nahasirik, elkarrekin ezin ulerturik.
© Patri Urkizu |
|