A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GAZTE HILTZERAT DOANA
|
LAU ANDREN BESTA (AMETS BAT) Jean Baptiste Elizanburu , 1897
Iragan besta bigarrenean, Berek dakiten xoko batean, Lau andre, bat alarguna, hirur mutxurdin, jarriak itzalean, Harri xabal bat belaunen gainean, Ari dire, ari dire trukean.
Zer duten nuke nik jakin nahi Pitxarrarekin bertze jaun hori; Zorroa du biribila, moko meharra, tente xutik egoki... Xahako bat ez ote den nago ni, Hanpatua, hanpatua ederki.
Jes! Nik oraino zer dut ikusten? Zer hegalpean dute gordetzen? Egoitza goxo hortarik, burua alto, xahakoaz trufatzen, Bihotzez azkarrago zeren den Kuiattoa, kuiattoa ari zen.
Besta delakotz egun herrian Apaindu dire handi-handian, Ederki gazteen gisa panpinatuak, ez patxada ttikian, Bihotz onez partidaren erdian Irriz daude, irriz daude lorian.
Handik ximiko, hemendik irri, Haurrak bezala jostetan ari; Gogotik ematen dute begi kolpe bat hegalpean den hari... Hitz bat erran gogo diote sarri Beharrirat, beharrirat kuiari.
Gezurrik gabe goazen, Maria, Eman jokoan ezti-eztia; Hurbil zan untzi beltz hori, dezagun edan trago bat edo bia, Bihotza dinat epeltzen hasia; Harek zuen, harek zuen grazia!
Seira truk dira zazpietarik, Tantoz orobat bi aldetarik. Xahakoa eroria da, mokoz ipurdi, naski odol husturik; Kuiattoa han dago etzanik, Azken hatsa, azken hatsa emanik.
Zahagiaren seme joria, Nun duk axtiko zorro lodia? Gaizoa, lehen birundan zurgatu dautek odolaren erdia! Orai hor hago zimurrik arpegia. Kokoriko, kokoriko jarria.
Nahiz zeraukan azken eskua, Mariak zuen hasi gudua: Truk, jo zan! Mariak xango, Katixak xaldun, Marixunek hirua. Mari-Martin, xoratu zain burua, Lauarekin hiruaren keinua!
Hago, Maria, otoi, ixilik, Ez dun ikhusi nere keinurik. Xorta bat edanez geroz begiak ņir-ņir, Zer! Ez dun ahalkerik? Edan nezaken azkarren hortarik, Gatilua, gatilua beterik.
Bazakinagu, tresna makurra, Ez dunala hik hatsa laburra. Ez dun, ez, dionan bezala, horma xurgatuz biribildu muturra, Ez eta ere gorritu sudurra Milikatuz, milikatuz elurra!
Apo mutxurdin moko bipila, Zeren ondoan ote habila? Hatz badun gibel aldean, ikusiko dun zenbat naizen abila; Xuhur badun, hago, neska xirtxila, Ixil, ixil, ixil, ixil, ixila!
Kartak utzirik, eta tantoak, Han zituzten, han, gero saltoak. Bakarrik hiruen kontra, zer eginen du Mari-Martin gaizoak? Nahiz izan azkar zango-besoak, Hartu ditu, hartu ditu paloak.
Besta bigarren egun berean Lau gatu zahar anjelusean, Bat mainguz, hirur saltoka, sorginak pujes! zoatzila bidean, Ikusi ditut nik amets batean, Akelarre, akelarre gainean.
© Jean Baptiste Elizanburu |
|